XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jendetzez, India deneri nagusi?Frantzia guzian, jende kondaketa nagusia bururatu zauku beraz...
Orai, emaitzak igurikatu behar... Artetik erraiteko, badira diotenak gaurko egunean kondaketa gisa hortan biltzen diren xehetasun guziak aise biltzen ahal litazkeela bestalde, holako halargarik gabe eta hoinbeste despendio egin gabe...
Holako kondaketa, ez idurika, ainitz gostatzen omen baita...!
Gisa guziz, kondaketa horrek xifre xuxenak emanen baditu ere, aintzinetik badakigu Frantzia guziko jendetzea 60 miliunen hein hortakoa dela.
Poxi bat goiti beheiti... Mundu osoari behatuz, jendetzea ainitz tokitan azkarki emendatu baita, orotarat ba omen gira sei miliar nunbait han... Heldu da beraz mundu guziko
Ainitz herrialdetan, jendetzea hein bat emendatu da eta beti emendatuz doa.
Ez baitezpada sortze gehiago badelakotz, bainan jendeak, banabeste, gehiago bizitzen direlakotz.
Alta, asko tokitan, gosearekin, gerlarekin eta eritasun tzar batzuekin, ainitz johan dira gazterik ere bainan oro har, lau miliar ginelarik duela doi-doia mende laurden bat, orai
Eta gizartegintzan trebe iduri duten jakintsunek diote hola segituz
Itxuren arabera, Afrikan izanen ahal jende arau emendatze handiena, nahiz hango eskualde batzu badiren sida edo hiesak errautsiak...
Denen buru haatik, hemendik berrogoi bat urte edo hola, ikerle horiek diotenaz, gauzak azken urte holako hein bertsuan itzulikatuz.
Beste gauza bat ainitz aipatzen dutena hor gaindi, eta horrek ere hola gertatzen bada segurik, ukanen du ondorio, kasik jende guziak hirietan biziko omen dira.
Hiri handietan eta hiri handi horien itzulian... Funtsean, ez berrogoi urteren buruan, bainan aise lehenago, hemendik hogoi urteren buruko berdin, dotzena bat hiri segurik izanen dira bakoitxean biziko baitira hogoi miliun jende..!
Tokyo, Japonian, deneri nagusi orobat, hogoita-hamar miliunetarat heldu behar litakeena, orai zortzietan delarik..!
Gaitzeko hormaldiaBerriz ere erranen dugu haatik kondu horiek denak eginak direla ikertuz zer gertatuko den
Hots, xuxenak ateratzen ahal badira ere, kondu horiek itsumandoka bezala eginak dira...
Horiek hola, jakintsun batzuek oraidanik abisatzen gaituzte ere jendeak beharko duela beste bizi-molde batzueri jarri.
Lurra itsuski hoztuko omen baita, jasan beharko omen baitu lehen ere izanak direnen gisako hormaldi luze eta dorpe bat.
Hori haatik hemendik bost mila urteren buruan edo hola...!
Badugu beraz epe pollita behar bezala plantatzeko hotzaldi horri!
Eta ondoko urtetan lehenik hotzak baino arrangura gehiago emaiten ahal omen dauku Lurraren soberaxko berotzeak...!